Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak eguerdian egin dute pilota aukeraketa. Pilota biziak baztertu egin dituzte eta gustura geratu dira buruz buruko finalerdirako aukeraketarekin
Ataria. Igandean jokatuko dute Altunak eta Ezkurdiak finalerdietako partida, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Gaur egin dute pilota aukeraketa, eta bertan bi pilotariek onartu dute ez zela euren helburuetan sartzen bertan izatea, eta horregatik ez dutela presiorik sentitzen.