Rezusta eta Zabaleta bat etorri dira txapela jokatzeko merituak Iñaki Artolak egin dituela
Gara. Ukaezina da Iñaki Artolaren lesioa dela-eta alegiarra finala jokatzeko moduan egongo ote den ziurgabetasunak garrantzi berezia eman diola igandean Irunen Jose Javier Zabaletak eta Beñat Rezustak jokatu beharreko partidari; orain arte gatzik gabeko hirugarren posturako lehia zenak finalerako ateak zabal diezazkioke Urantzun 22ra heltzen denari. Hala ere, partida hau jokatu behar duten bi atzelariak bat etorri dira Jokin Altunaren aurka jokatzeko merituak Baikoko aurrelariak egin dituela eta ekainaren 20rako prest egon dadila opa diote.