Beste zapore bat utzi dio bigarren txapelak Irribarriari, irabaztea «zenbat kostatzen den» jakitunago
Gara. Merezi duen moduan ospatu zuen Iker Irribarriak igande gauean buruz buruko bere bigarren txapela: lagun eta senitartekoen harrera beroa, lore sorta, bertsolariak, musika… Giro bikainean bildu ziren gipuzkoarraren jarraitzaileak Ordiziako Tximista sagardotegian, baina, hala ere, aurpegi onarekin azaldu zen atzo txapeldun berria komunikabideekin biharamunean jarritako hitzordura.