Berria. Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak 22-13 irabazi zuten atzo Oinatz Bengoetxea eta Ander Imazen aurka, Arrigorriagan, eta binakako txapelketako ligaxkako hirugarren puntua lortu zuten (3-1). Iazko txapeldunordeek lan sendoa egin zuten, eta piloteoko aginteari esker gailendu ziren. Galtzaileek puntu bakarrarekin jarraituko dute.
Hirugarren puntua Elezkano eta Rezustarentzat
