Gauza handia egin du Larrazabalek: lehen aldiz ari da buruz buruko nagusia jokatzen, eta finalerdietara iritsi da. Baina gehiago nahi du: Artolari irabazi nahi dio igandean, eta finala jokatu
Etxera iritsi berri da Iker Larrazabal (Amurrio, Araba, 2002). Hark eta Iñaki Artolak igandeko finalerdirako pilotak aukeratu dituzte goizean, Ogeta frontoian. «Gustatu zaizkit, bai nireak, bai harenak», azaldu du. Hain zuzen, Ogetak duela 65 urte egin zuena egin nahi du berak: finala jokatu. Ordutik ez da aritu beste arabarrik finalean. «Askotan esan didate hori azken egunetan. Ea bolada luze hori eten dezakedan».
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/nik-ere-badut-zerbait-galtzeko-nik-finala-jokatu-nahi-dut_2141809_102.html.