Peña-Albisu finalerdietarako sailkatu dira, Jaka-Martijari 22-11 irabazita. Aspekoek Urrutikoetxea-Aretxabaletak galtzea behar dute sailkatzeko
Berria. Esana zuten Jon Ander Peñak eta Jon Ander Albisuk zailena egin eta gero, ez zutela inoren mende egon nahi Binakako Txapelketaren finalerdietako ligaxkarako sailkatzeko. Erik Jakari eta Julen Martijari irabaztea besterik ez zuten buruan. Barruan ziren hori eginda.