Irribarriak bere kolpe indartsuarekin hartu du mendean Elezkano. Zaratamokoa saiatu da aukera izan duenean erasora jotzen, baina oso behartuta jokatu du
Berria. Elezkano 2-0 aurreratu da markagailuan eta Irribarriak 2-2 berdindu du partida. Ordurako erakutsi du bere kolpe ahaltsua kantxan ateratzeko prest zegoela, pilotakada ikusgarriak jo ditu eta. Elezkano asko behartu du atzeko koadroetan, eta aldea hartu du margakailuan. 3-9 aurreratu da.