Baikokoek 22-19 irabazi diete Altuna III.ari eta Arangureni, eta gutxienez bosgarren izango dira ligaxkan. Aspekoek azken jardunaldira arte borrokatu beharko dute kanporaketarako sailkatzeko. Altuna III.ak gogor kritikatu ditu pilotak.
Binakako Txapelketaren ligaxkako azken-aurreko jardunaldiak gutxienez beste kontu bat argitu du: Erik Jakak eta Ander Imazek kanporaketa jokatuko dute. Aurrelari lizartzarrak eta atzelari oiartzuarrak gaur ziurtatu dute lehen ligaxkako hamalau jardunaldiak amaitutakoan jokatzen jarraituko dutela. Seigarren partida irabazita lortu dute helburua: 22-19 hartu dituzte mendean Jokin Altuna eta Aitor Aranguren Seguran (Gipuzkoa).
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/jaka-eta-imaz-kanporaketarako-sailkatu-dira_2137246_102.html.