Erik Jakak 22-21eko emaitzarekin lortu du garaipena Peio Etxeberriaren aurka Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako partidan.
EiTB.eus. Erik Jakak Lau t’erdiko Txapelketako finalerdietarako txartela eskuratu du final-laurdenetan Peio Etxeberria mendean hartuta (22-21), tanto bakarragatik. Buruz Buruko txapeldunak gogotik sufritu du garaipena lortzeko. Lehen tantoa Peio Etxeberriak egin du (0-1), eta bi tantoko abantaila lortu duen arren (2-4), Erik Jakak ez dio alde egiten utzi (4-4). Ondoren, Etxeberriak zuloa ireki du (4-7), baina Jakak lehia berdindu (8-8) eta aurrea hartu du (10-8), nahiz eta Peiok azkar orekatu duen markagailua (10-10).