Jaka eta Mariezkurrena II.a dira Binakako Txapelketako sailkapeneko liderrak. Labriten jokatutako 7. jardunaldiko partidan, garaipena bereganatu dute Ezkurdiaren eta Tolosaren kontra, 14-22ko emaitzarekin. Ezkurdia eta Tolosa sailkapeneko azkenak dira.
Jakak eta Mariezkurrenak seigarren garaipena bereganatu dute, Ezkurdia-Tolosa bikotea 14-22 mendean hartuta
