Amezketarra 0-12 aurreratu da, errestoan oso pattal aritu den Zabaletaren aurka, eta uste baino errazago lortu du finalerako txartela
Gara. Jokin Altuna izango da Iñaki Artolaren aurkaria datorren ekainaren 13an Bilbon jokatuko den Buruz Buruko Txapelketako finalean. Amezketako aurrelariak uste baino errazago menderatu zuen Jose Javier Zabaleta atzoko finalerdian eta bere ibilbideko zortzigarren final nagusia jokatzeko txartela eskuratu zuen.