Aspekoak ez du inolako hutsunerik agertu Artola on baten aurka eta bere lehen txapela lortu du Labriten
Gara. Aurreko bi finaletan kale egin ostean, Jokin Altunak bere egungo joko bolada izugarria baliatu du falta zitzaion garaikur bakarretako bat, sanferminetako kaiolakoa, eskuratzeko, Iñaki Artolari nagusitasun osoz irabazita. Laineza hartuta dabil aspaldion amezketarra eta, maila honetan arituta, beste pilotarientzat atzemanezina dirudi gipuzkoarrak.