Altuna III.a eta Laso ariko dira lau eta erdiko finalean. Aspekoak beti irabazi dio Baikokoari: hiru aldiz diziplina horretan, eta behin buruz buru
Berria. Jokin Altunak eta Unai Lasok Lau eta Erdiko Txapelketako finala jokatuko dute hilaren 14an, Bilbon, Miribilla pilotalekuan. Nagusitasunez egin dute biek ala biek finalerako urratsa, finalerdietan aurkariak baino askoz gehiago izanda: Altuna III.ak 22-10 irabazi zion Joseba Ezkurdiari, eta Lasok, 22-8 Peio Etxeberriari.