Gara. Lehendik ere hala pentsatua zuen, baina koronabirusak nolabait aurreratu egin du Zazpi Iturri klubeko ardurak uzteko hartua zuen erabakia. 45 urte eman ditu Amezketako haurrei pilotan jokatzen erakusten, eta erreleboa emateko garaia heldu dela uste du. Pilotak bere bizitzaren parte handi bat bete du eta bere ikuspuntua beti da interesgarria kirol honen iraganaz, eta etorkizunaz, hausnartzeko.