Iker Irribarriak laugarren finala jokatuko du igandean, azkena jokatu eta urte eta erdi pasatxora. Onartu du txakalaldi «sakona» izan duela, baina azpimarratu du hura atzean uzteko eginiko lanak «indartu» egin duela
Berria. Iker Irribarria gardena da (Arama, Gipuzkoa, 1996); pozik dagoenean nabaritzen zaio. Igandean bere kirol ibilbideko binakako bigarren finala jokatuko du, eta ezin du ezkutatu horrek sortzen dion irrika. Pasatutako une txarren tamainakoa da.