Elezkano II.a-Zabaletak eta Peña II.a-Albisuk binakakoaren finala jokatuko dute gaur, Bilbon. Bi bikoteek azpimarratu dute hamarreko lana egin ezean ez dutela irabaziko
Berria. Kanta ezagunak dioen gisan iritsi dira Danel Elezkano eta Jose Javier Zabaleta, eta Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisu Binakako Txapelketako finalera: «Kolpe, kolpe, kolpeka». Eta, kantak dioen bezala, halaxe josi nahi dute baita txapela ere, gaur, Bilbon, Miribilla pilotalekuan (17:00, ETB1).