Iñigo Bikuñak maila ederra emanda ordezkatu du Zabaleta eta Aimar Olaizolarekin batera 20-18 aurreratu da markagailuan. Urdinek, ordea, azken lau tantoak jarraian egin eta garaipena ziurtatu dute
Gara. Peña II.ak eta Rezustak Caixabank Masterseko bigarren garaipena eskuratu zuten Laudioko pilotalekuan Olaizola II.a eta Bikuña 20-22 menderatu ondoren. Partida oso borrokatua izan zen, markagailu parekatukoa, eta azkenean gorrien akatsek urdinen alde eraman zutena.