Lege zaharrean irabazi du Artolak

Iñaki Artola pilota jotzen, atzean Elordi duela

Partida gogoangarria jokatu dute Artolak eta Elordik, eta zaleek zutik jarrita agurtu dituzte. Sasoi latza erakutsi du Alegiakoak, eta segidan egin ditu azken sei tantoak.

Irudi bakar batek laburbildu du ondoen gaur Iruñeko Labriten jokaturiko partida, zutik jarri eta txalo artean agurtu baitituzte pilotazaleek bi protagonistak: Iñaki Artola eta Aitor Elordi. Partida latza jokatu dute biek ala biek, gogorra eta kalitate handikoa; buruz burukoan gutxitan ikusten diren horietakoa. Bakoitzak bere armak baliatuta, goi mailako jokoa kantxaratu dute, eta faboritoak irabazi du: Artolak. Besteak beste, lege zaharrean jokatuta garaitu du Elordi. Kolpez gehiago zela baliatuta, jo eta jo aritu da alegiarra, eta fisikoki lehertu egin du aurkaria. Elordik ere aspaldiko irudirik onena eman du, baina ez du aski izan irabazteko. Hala, final-laurdenetako lehen puntua poltsikoratu du Baikoko pilotariak, eta aurrerapausoa eman du finalerdietarako bidean.

Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/lege-zaharrean-irabazi-du-artolak_2140411_102.html.

Entrada anterior
Defender el título
Entrada siguiente
El músculo de Artola tala a Elordi en el Manomanista