EPELek astebete atzeratu du Altunaren aurkako partida, baina alegiarrak zuntz haustura dauka dortsalean
Gara. Bere kirol ibilbidean horrenbeste oztopo eta traba jarri dizkion zorigaiztoari ihes egitea lortu zuela zirudienean, patuak kolperik mingarriena gordea zuen Iñaki Artolarentzat eta Buruz Buruko finalean alegiarraren parte hartzea arriskuan jarri du lesio batek. Duen arazo fisikoaren inguruko inolako informaziorik eskaini gabe, EPELek atzo arratsaldean eman zuen jakitera aurrelariak horrela eskatuta, Jokin Altunaren aurkako partida astebetez atzeratzea onartu diotela, baina horrek ez ditu, inolaz ere, aurrelari gipuzkoarraren inguruko zalantzak uxatzen.