Berria. Binakako txapelketako ligaxkako azken jardunaldia gaur hasiko da, Bergaran (22:00, ETB1). Olaizola II.ak eta Ibai Zabalak, Jokin Altuna eta Xabier Erostarberen aurka jokatuko dute. Partidan ez dago deus ere jokoan, baina oreka espero da, bi bikoteak finalerdietarako sailkatuta baitaude. Gainera, Olaizola II.a eta Altuna aurrean elkartzen direnean ikuskizuna ziurtatuta dago.
Olaizola II.ak eta Elezkano II.ak erritmoari eusteko aukera dute, Bergaran
