Berria. Bitik bi. Altuna III.ak eta Martijak hasiera ezin hobea eman diote Binakako Txapelketari, gaur arratsaldean Irribarria eta Zabaleta 22-19 menderatuta. Eta hasiera aipatuta, San Andres eguneko partida horretan berebiziko garrantzia izan du partidaren lehen erdiak. Gorriak 12-5 aurreratu dira markagailuan, joko bikaina eginez, nahi baino huts gehiago egin dituzten Irribarria eta Zabaletaren aurka. Indarrak asko berdindu dira bigarren zatian, baina ordurako beranduegi zen urdinentzat.
Ondo hasteak asko balio duela argi geratu da
