Peio Etxeberria finalerdietan da, dema oso gogorrean Laso menderatuta

Peio Etxeberria, pilota astintzen, atzo Labriten jokatutako partidan

Zenoztarra 16-12 atzetik joan da, baina azken txanpan aurkariak baino gehiago asmatu du. Bilboko partidan Elordik irabazi duenez, Laso eta Elordiren arteko irabazlea izango da beste sailkatua eta Peña aukerarik gabe geratu da.

Peio Etxeberria Lau eta Erdiko finalerdietan izango da aurten ere. Labriteko partidan 19-22 menderatu zuen Unai Laso, 329 pilotakada izan zituen borroka ezin gogorragoan, eta Bilbon Elordik irabazi zuenez, zenoztarrak hurrengo faserako sailkapena ziurtatu zuen. Bigarren txartela Laso eta Elordiren arteko irabazlearentzat izango da, eta Peña inolako aukerarik gabe gelditu da.

Etiquetas / Etiketak: Elordi, Laso, p.etxebrria, Peña II
Entrada anterior
Gloria para Peio Etxeberria y oxígeno para Aitor Elordi en el Cuatro y Medio
Entrada siguiente
Altuna pasa por encima de Jaka y le quedan ocho tantos para estar en semifinales