Aurrelari nafarrak norgehiagoka bikaina egin du (22-10), eta Danel Elezkano izango du aurkari final-laurdenetan
Berria. Iritsi da Buruz Buruko Txapelketako lehen ezustekoa. Peio Etxeberriak eman du, Beñat Rezusta kanporatuta. Zenozko (Ultzama, Nafarroa) aurrelariak nagusitasun handiz irabazi zion atzo atzelari bergararrari, Zumaian (Gipuzkoa), Aitzuri pilotalekuan, final-zortzirenetako azken partidan: 22-10.