«Pilota nire lana da baina baita nire pasioa ere»

Pilotari izateagatik pribilegiatua sentitzen dela dio amezketarrak: besteak beste, jende asko ezagutzeko aukera eman dio. Umetan bezala, ilusioa egiten dio pilotan jokatzeak.

Jokin Altunak (Amezketa, 1996) hamar urte bete ditu profesionaletan debuta egin zuenetik. Lehen mailan hamabost final jokatu ditu hiru modalitateetan, eta zortzi txapel jantzi ahal izan ditu: lau eta erdian lau (2017, 2020, 2021 eta 2023), buruz burukoan hiru (2018, 2021 eta 2024), eta bat binakakoan (2022). Amezketarrak ez du pentsatzen zenbat txapel irabazteko gai izango den; hobetzea, saiatzea eta hurrengo txapela irabaztea da bere helburua.

Hamar urte hauetan zertan aldatu zara pilotari bezala?

Azkar pasa zaizkit. Pilotari bezala aldatu… Orain, 18 urterekin ikusten naizenean oso ume ikusten naiz. Iruditzen zait maila oso ona nuela 18 urte izateko, baina jokoaren alde askotan hobetu dut: bai defentsan, bai partidak aguantatzeko garaian, bai momentu zailak kudeatzeko garaian, eta erasoan ere bai. Nik uste dut, nik neuk eta beste pilotariek ere bai, 18tik nire adinera denok hobetu dugula.

+ info: https://ataria.eus/amezketa/1719387799685-pilota-nire-lana-da-baina-baita-nire-pasioa-ere-jokin-altuna-hamar-urte-profesionaletan.

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Entrada anterior
Altuna III arrolla 22-5 a Ezkurdia para meterse en la final
Entrada siguiente
Altuna es la peor pesadilla de Joseba Ezkurdia