Irribarria eta Zabaleta dira faborito gaur, Bilbon, Binakako Txapelketako finalean. Elezkanok eta Rezustak iazko arantza atera nahi dute
Berria. Binakako Txapelketaren gidoia aldatu egin da azken urteetan. Juan Martinez de Irujoren erretiroak eta Aimar Olaizolaren maila apaldu izanak ordena logikoa itzularazi diote binakako jardunari, eta berriz ere atzelariak dira txapelketaren erritmoa ezartzen dutenak. Bi nabarmendu dira bereziki: Beñat Rezusta eta Jose Javier Zabaleta, ziur asko aurtengo Binakako Txapelketako bi jokalari onenak. Gaur elkarren aurka ariko dira finalean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan (17:00, ETB1).