Finalak jokatzea errutina moduko bat bihurtzen ari da amezketarrarentzat, buruz buru jokatu diren azken bostetarako sailkatu baita, baina oraindik ez da ase eta final bakoitzak eta aurreko egunek berezi izaten jarraitzen dute berarentzat
Gara. 25 urte, mende laurdena, izaten da atzera begira jartzeko momentu horietako bat. Profesionaletan zazpi urte baino ez baditu ere, oraintxe balantze bat egiten jarrita, izango luke Jokin Altunak pozik egoteko motiborik; buruz buru bi txapela janzteaz harago, bi kantxa osoan eta beste bi kaiolan, oso kontuan izateko markak ere ezarri dituelako.