Jaka-Zabaletak goitik eta Bengoetxea-Mariezkurrenak behetik, bi puntuko aldea dute alde eta kontra
Gara. Bigarren itzulia hastearekin batera, badirudi, sailkapeneko bi muturretan behinik behin, gauzak argitzen ari direla lehen fase honi dagokionez. Matematikoki oraindik ia edozer gerta daitekeen arren, aurten ezarritako sistema berriak aukerak biderkatzen ditu bi bikote baino ez direlako kanporatzen, baina igandean Zumaian sailkapenean justu aurretik zituzten Olaizola II.a-Urrutikoetxearen aurka galduta, Baikoko nafarrek ia ezinezkoa dute aurrera egitea.