22-16 irabazi dute Altunak eta Tolosak Bizkaian, lan handia egindako partida batean. Elordi-Zabaletak bederatzigarrena lortu dute
Jokin Altunak eta Xabier Tolosak zazpigarren garaipena eskuratu zuten atzo Joseba Ezkurdia eta Julen Martijaren aurka, Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldian. Lan erdietara aurretik iritsi ziren nafarrak, baina atsedenaldia ederki baliatu zuten gipuzkoarrek neurketari beste abiadura bat ezartzeko. Aspeko lau pilotariek ikuskizun ederra eskaini zieten Bizkaia pilotalekura bertaratu ziren ikusleei, eta horiek txalo zaparrada batez eskertu zuten kirolarien lana.
+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1946/022/001/2023-01-29/tolosak-eutsi-eta-altunak-erakutsi.htm.