Peio Etxeberriaren eta Elezkanoren bakarkako garaipenek erabaki zuten Donostiako desafioa
Gara. Astearte gauean Donostian jokoan ipini ziren K Pilota Txakolinaren 600 botilak Aspeko pilotariek eraman zituzten. Peio Etxeberriak lau eta erdian eta Danel Elezkanok kantxa guztian bakarka lortutako garaipenek eman zioten garaipena Eibarko enpresari, lau aurrelarik binaka jokatu zuten estelar dibertigarrian Asegarceko Artola eta Olaizola II.a nagusi izan zirelako.