Jakak 22-13 hartu du mendean Urrutikoetxea. Atzetik hasi da Aspeko pilotaria, baina sakeari eta pilotari eman dien abiadurari esker lortu du garaipena, eta finalerdietan da
Berria. Ezohiko buruz burukoa izango zela behin eta berriz aipatu zen aurkezpenean. Bada, horri ezustekoz betetakoa dela ere gehitu dakioke. Bai, behintzat, jokatzen ari diren final-laurdenetako kanporaketa hauetan. Herenegun Iker Irribarria txapelduna geratu zen kanpoan, Darioren kontra 22-13 galdu ostean. Atzo, emaitza berarekin galdu zuen txapeldunordeak, Urrutikoetxeak, Jakaren kontra. Faborito argi zirenek galdu egin dute. Tentuz ibili beharko dute gaur Elezkano II.ak eta Ezkurdiak.