Sorbaldako mina zuela-eta, final-laurdenetako azken partida ez zuen jokatu nafarrak eta astearte honetan jokatzeko moduan sentitu da. Larunbatean Bizkaia pilotalekuan izango da Altuna III.aren aurka Buruz Buruzko finalerdia jokatzeko eta biak ala biak «aitzakiarik gabe» jokatuko dute
Bizkarreta-Gerendiaingo aurrelariak larunbat honetan Buruz Buruko Txapelketako finalerdia jokatzeko moduan dagoela erabaki du. Altuna III.a izango du arerio Bizkaia pilotalekuan 17.00etan hasiko den pilota jaialdian.