Bi urtez Lau eta Erdiko Txapelketa jokatu gabe geratu ostean, Zaratamoko aurrelaria final laurdenetan izango da aurten ere
Gara. Mikel Urrutikoetxeak inolako arazorik gabe menderatu zuen Victor Esteban Lau eta Erdiko Txapelketako lehen kanporaketan eta Zaratamoko aurrelaria final laurdenetako ligaxkan izango da. Lehen partida hilaren 12an jokatuko du Tolosan Jakaren aurka, eta multzo horretako beste aurkariak Ezkurdia eta Laso izango ditu.