Mikel Urrutikoetxeak eta Aitor Elordik aurrera egin dute Nafarroako Lau eta Erdikoan. Urrutikoetxeak 22-21 irabazi zion atzo Jon Ander Peñari Muskizen (Bizkaia), eta finalerdietan dago. Erik Jaka edo Iñaki Artola izango du aurkari uztailaren 2an, Elgetan (Gipuzkoa). Bi horiek hilaren 30ean jokatuko dute, Zaldibarren (Bizkaia).
Urrutikoetxea eta Elordi sailkatu dira lau eta erdikorako
