Berria. Binakako Txapelketako bigarren puntua eskuratu zuten atzo Urrutikoetxeak eta Aretxabaletak Urretxun (Gipuzkoa), Irribarriari eta Merino IIari 22-14 gailendu ostean. Irabazleek hasieratik lortu zuten errenta, eta 17-10 ere egon ziren aurretik.
Urrutikoetxeak eta Aretxabaletak 22-14 irabazi diete Irribarriari eta Merino IIari
