Zabala-Eskuza iraultzaileen amaraunetik ihes egitea lortu dute Peña II.a-Albisuk

Lehen zati bikaina jokatu dute Elordi-Zabaletaren ordezkoek, baina lehen atsedenaldi luzetik aurrera beherakada izan, eta gorriek aprobetxatu dute

Gutxien espero denean, ikuskizunik politenak iristen dira. Hala gertatu zen Astelenan. Zabala-Eskuzak, Elordi-Zabaleta titularren ordezkoek, sekulako neurketa hasiera egin zuten, erritmo handia jarriz, baina lehenengo atsedenaldi luzearen ostean beherakada txiki bat sufritu zuten eta Peña II.a-Albisuk, esperientziak ematen duen indarrarekin, ondo eutsi, eta finalerdietarako sailkapena lortu zuten. Baiko enpresako hiru bikote arituko dira, eta Aspeko beste bat. 2016tik ez zen honelako egoera bat gertatu.

Content retrieved from: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2025-02-24/hemeroteca_articles/zabala-eskuza-iraultzaileen-amaraunetik-ihes-egitea-lortu-dute-pena-ii-a-albisuk.

Etiquetas / Etiketak: Eskuza, zabala
Entrada anterior
Salaberria-Gaskue eta Egiguren V.a-Bikuña, aurrera
Entrada siguiente
Más difícil de lo que parecía sobre el papel