Aimar Olaizolak ez du uste zortzi puntu, beste bi garaipen, beharko dituztenik finalerdietara heltzeko
Gara. Adierazpen publikoetan bederen, pilotariak ez dira kalkuluak egin zale eta nahiago izaten dute «partidaz partida» joatearen diskurtsora batzea. Hala ere, lehen itzuli hau amaitzeko hiru partida baino geratzen ez direla, batzuk hasiak dira kalkulagailuak astintzen eta sailkatzeko beharrezkoak izango lituzketen puntuak aztertzen.