Lesio larria izan du izterrean, baina pozik dago, uste baino hobeto eta lehenago itzuli baita pilotalekuetara. Uda erdialderako bere mailan egon nahi du, eta zeharka begiratzen dio lau eta erdikoari
Berria. Baiko Pilotako pilotaririk zaharrena da, baina, Urduñako (Bizkaia) bainutegian eginiko egonaldian, enpresako beste edozein kidek baino argazki eskaera gehiago jaso ditu: adinduekin atera ditu, gazteekin, umeak besotan hartuta… Guztiei baietz esan ondoren hasi du hizketaldia Aimar Olaizolak (Goizueta, Nafarroa, 1979). Pozik dago; nabaritzen zaio lesiotik ondo osatu dela.