Olaizola II.ak erraz irabazi dio Albisuri: 22-7, eta final-laurdenetan da. Ataundarrak lehen bost tantoetan baino ez dio eutsi partidari
Berria. Faborito argia zuen atzo Olaizola II.ak eta Albisuk Iruñeko Labriten jokatutako Buruz Buruko Txapelketako partidak, eta pronostikoak goitik behera bete ziren: Olaizolak 22-7 irabazi zuen. Goizuetakoa koska pare bat gorago dago, eta Albisuk lehen bost tantoetan baino ez zion eutsi partidari. Hortik aurrera, goitik behera menderatu zuen norgehiagoka Olaizolak, bien arteko aldea oso handia dela erakutsiz.