Jokin Altunak gaur egingo duen proban erabakiko du lau eta erdiko txapelketan parte hartuko duen ala ez. Asier Agirre da balizko ordezkoa
Berria. Jokin Altunak lau eta erdiko txapelketa jokatuko duen ala ez esateko epea agortu egingo du. Iazko txapelduna Aimar Olaizolaren aurkako partidarako pilota aukeraketara joan zen atzo, baina gaur erabakiko du jokatuko duen. Pilotalekuko proba serio bat egingo du arratsaldean, ezkerreko besoa nola duen ikusteko. Zuntz hausturak hobera egin duela sumatu du, eta horregatik atzeratu du proba arautegiak ahalbidetzen dion mugaraino. Ezingo balu jokatu, Asier Agirrek ordezkatuko luke, final-zortzirenetan galdu zuten pilotarien artean tanto gehien egin zuen bigarrenak.