Gara. Badira berez sen hori dutenak, pilotari jaiotzen direnak, eta baita, dohain batzuk izanda, pilotari egin egiten direnak. Azken hauetakoak dira Danel Elezkano eta Beñat Rezusta; entrenatzea gustatzeaz harago, asko entrenatzea beharrezkoa dutenak. Izaera antzekoak dituzte, apalak eta isilak dira biak, baina euren artean kimika berezi bat sortu dute eta oso ondo moldatzen dira elkarrekin.