Jokin Etxanizek ez du onartu nahi, baina Asperen azken urteetako kirol arrakastaren gako handietako bat da haren lana. Teknikariak dio meritu guztia pilotariena dela, eta eskuragai dituzten baliabideena: «Gure garaian guk ez genuen inor»
Berria. Binakako finala du igandean, eta gozatuko du hura ikusten, bi bikoteak bere enpresakoak direlako, baina buruz buruko txapelketa prestatzeko entrenamenduak dira orain Jokin Etxanizen buruhaustea (Bergara, Gipuzkoa, 1970). Kirol zuzendari kargu arranditsua du, baina berak nahiago du «entrenatzaile» etiketa.