«Sentsazio onekin» amaitu zuen Labriteko proba, baina saio oso lasaia egin zuela aitortu zuen
Gara. Oinatz Bengoetxeak bihar Unai Lasoren aurkako partida jokatzea erabaki zuen azkenean. Atzo goizean Labriten egin zuen probarekin pozik amaitu zuen leitzarrak eta baiezkoa eman zuen. «Sentsazioak onak izan dira eta horregatik erabaki dut jokatzea. Ongi berotu dut, saiotxo bat egin dut pilotan, gehiegi behartu gabe, bi egun bakarrik geratzen direlako, eta esperantza da ongi egotea larunbatean», azaldu zuen aurrelari nafarrak Labriten bertan.