Zalantzekin, baina Oinatzek jokatu egingo du bihar

«Sentsazio onekin» amaitu zuen Labriteko proba, baina saio oso lasaia egin zuela aitortu zuen

Gara. Oinatz Bengoetxeak bihar Unai Lasoren aurkako partida jokatzea erabaki zuen azkenean. Atzo goizean Labriten egin zuen probarekin pozik amaitu zuen leitzarrak eta baiezkoa eman zuen. «Sentsazioak onak izan dira eta horregatik erabaki dut jokatzea. Ongi berotu dut, saiotxo bat egin dut pilotan, gehiegi behartu gabe, bi egun bakarrik geratzen direlako, eta esperantza da ongi egotea larunbatean», azaldu zuen aurrelari nafarrak Labriten bertan.

Gehiago irakurri

Previous Post
Bengoetxea VI afronta el desenlace
Next Post
Mucha tensión en Balmaseda y calma en el Uranzu