Aginagarrak badaki partida osoan zehar «dominatuta» egongo dela, baina ilusioz hartzen du aukera hau
Gara. Badira bizitzan behin bakarrik agertzen diren aukerak eta ostiralean Zestoan izango duena egon daitekeen eta zailenetako bat bada ere, erronkari aurre egiteko prest agertu da Aitor Aranguren. «Badakit partida osoan dominatu egingo nauela, agian beste atzelari batzuek ez nindukete hainbeste dominatuko, baina hauxe da dagoena. Urrutikoetxeak eskuko mina dauka, partida honetan niri tokatu zait bera ordezkatzea, oso pozik egingo dut eta ea zer gertatzen den», azaldu du aginagarrak, Aimar Olaizolaren bizkartzain, Jaka-Zabaleta liderren aurka jokatu behar duen Binakako txapelketako partidaren atarian.