Baikoko bikoteak irabazi du finalean sartzeko norgehiagoka erabakigarria, eta eurek jokatuko dute Elezkano-Zabaletaren aurka. Albisu izan da neurketako jokalaririk onena
Berria. Elezkano II.a-Zabaleta Peña II.a-Albisuren aurka. Hori izango da aurtengo Binakako Txapelketa nagusiko finala. Baikok bikote bakarra sartu zuen finalerdietako ligaxkan, baina hura finalera iritsi da gaurko garaipenari esker (22-14 Altuna III.a-Mariezkurrena II.aren aurka). Neurketako jokalaririk onena Albisu izan da, eta zortzi urte geroago berriz ere final bat jokatuko du ataundarrak. Peñak, berriz, bere lehen parte hartzean lortu du finalerako txartela.