Azpeitiarrak 22 eta 21 irabazi dio bart Jon Erasuni Gernikan eta gaur zortzi Iruñeko Labriten izango den finalean Pello Etxeberriarekin neurtuko ditu indarrak.
Uztarria. Julen Egiguren pilotari azpeitiarrak Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketaren finala jokatuko du. Bart eskuratu du Egigurenek finalerako txartela, Jon Erasuni Gernikan (Bizkaia) jokatutako finalaurrekoan 22 eta 21 irabazita. Joan den asteburuan Jon Alberdi herrikideari irabazita sailkatu zen Egiguren finalaurrekoetara.