Bi pilotarien artean zazpi falta egin dituzte sakez, elkarri opari asko eginez
Gara. Iker Salaberriak aurrera egin du Nafarroako Lau eta Erdiko Txapelketan profesionaletara atzo itzuli zen Victor Estebani Logroñon 21-22 irabazi ondoren. Goizuetako aurrelari gazteak asko kostatako garaipena erdietsi zuen, eta sari potoloa eskuratu: hurrengo kanporaketan Jokin Altunaren aurka jokatzeko txartela, hilaren 27an, Donostiako Atano pilotalekuan.