Balantzea. Baja aipagarriekin hasi zen txapelketa eta beste batekin amaitu. Pandemiak baldintzatuta jokatu da. Guztiaren gainetik, ordea, Altunaren nagusitza geratuko da
El Diario Vasco. Osasun kontuez asko hitz egin da, tamalez, aurtengo Buruz buruko txapelketa nagusian. Eta ez bakarrik iazko martxotik bizi izan dugun guztia bezalaxe hau ere Covid-19aren pandemiak baldintzatuta jokatu behar izan delako -ikuslerik gabe, besteak beste-. Baita osasun arazoak medio azken urteetako bi txapeldun, Erik Jaka eta Iker Irribarria, etxean geratu behar izan direlako. Baina, batez ere, zorigaiztoko lesio batek Iñaki Artola bere lehen Buruz buruko finala jokatzeari uko egitera behartu duelako. Kantxan lortutakoa horrela galtzea pena izan da.