Igandean, Caixabank Masters txapelketako partida jasoko du hiriko pilotalekuak: Altuna-Aranguren eta Ezkurdia-Imaz bikoteak izango dira lehian
Bidasoko Hitza. Caixabank Masters bikotekako esku pilotako udako txapelketaren partida jasoko du Uranzu pilotalekuak igandean (hilaren 18an), 17:00etatik aurrera. Altuna-Aranguren eta Ezkurdia-Imaz bikoteek elkarren kontra jokatuko dute, txapelketa horren lehen jardunaldiko norgehiagoka da. Ondoren, sustapeneko partida: Victor-Bikuña, Agirre-Aretxabaletaren kontra. ETB1ek emango du zuzenean pilota jaialdia.