Arbizuarrak dena ongi egin zuen Eibarren Jaka 22-2 menderatu eta «nafarren finalera» sailkatzeko. Bi nafar neurtuko dira Nafarroa Arenako hitzorduan
Joseba Ezkurdia izango da Unai Lasoren aurkaria maiatzaren 29an, bi aste barru, Nafarroa Arenan jokatuko den Buruz Buruko Txapelketan. Arbizuarrak sekulako erakustaldia eman zuen atzo Eibarren eta 22-2 menderatu zuen batere aukerarik izan ez zuen Erik Jaka.